XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...); batzuetan munduko, zientziako edo kulturako gaiak, euskaraz azal daitezkeela frogatzeko.

Frogatu, erakutsi gu ere besteak bezainbat garela, hori da mintzaira honen sortea! Eta ez da adinekoen hutsa bakarrik, ezen euskaldun abertzale gazteek euskara hartzen dute hedatzen dituzten paperretan erdarazko textoak itzultzeko, manera batean beren euskalduntasuna justifikatzeko.

Hauek ere euskara garbi bat nahi dute.

Mito berdina gizaldi guzientzat! Zuk aldiz emakume bezala bizitzako gauza xoilak aipatzen badituzu, musu edo fereka, abian zutitzen dira esanez: Apez batek diona da hori...

Azkenean, ez da euskara nor nahirentzat erabiltzen.

Bi mail bederen ba dira: preziatzen dakiten jende handiak, eta jende xeheak, hots euskaldunak eta eskualdunak.

Bientzat ez da batere berdin idazten.

Lehenek edozein gauza konpreni dezakete, filosofia, teologia, politika, ekonomia, literatura aurreratua.

Gure idazkiak haien ase tresnak bilakatzen dira. Jujatzen dakitelakoan...

Bigarrenek aldiz, kasetetan edo aldizkarietan, beren heineko gaiak nahi omen dituzte, xeheak: merkatuetako prezioak, herrietako pottoka galtze abisuak, denak haiek ulertzerko gisako euskaran emanak.

Baina, funtsean, nork daki haien iritzien berri? Nehork... Euskarak, euskal gizarteak bezala, demokratizatua izatea merezi luke.

Zatiketa ideologiko hauen gatik daiteke euskal literatura, eta bereziki emakumeen idazkintzan hain gaizki ezagutua euskaldunen artean...